XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskubideen subjektua edozein indibiduo edo pertsona juridiko (entitate kultural, ekonomiko) izan daiteke.

Zuzenbide subjektiboaren objektua, aginte juridikoak ukitzen dituen gauzak dira; adibidez, etxeak, basoak, autoak,... Objektu hau ez da beti gauza izaten; jokabide bat ere izan daiteke.

Adibidez, kreditu bat jasotzerakoan.

Zuzenbide subjektiboak hautsezinak direnez, indarrez defenda daitezke.

Zuzenbide objektiboa: legea, zuzenbidearen tresna bat da.

Legearen euskarririk gabe, zenbait eskubide gordetzerik ez legoke.

Legea arrazoiaren taxuketa bat da, guztion onerako gizartearen arduradunek egina (San Tomas).

Legea inperatibo bat denez, betearazi aurretik ezagutzera eman behar da.

* 1. Zuzenbidearen oinarriak.

Lege naturala: Gizon guztiek berezko eskubideak dituzte.

Giza izateak baditu bere arauak jaiotzez eta gizarteko zuzenbidea hauetan oinarritu behar da.

Berezko eskubideen defendatzaileentzat, mailaketa bat dago arautegietan: Betidaniko legea, lege naturala eta giza legea.

Zuzenbideak bi iturri ditu: Jainkoa edo giza arrazoia.

Montesquieu-k dioenez, legeak izadian sortutako beharrezko harremanak dira; legeak idatzi aurretik, gizartean justiziazko harremanak bait zeuden.

* 2. Legea: Nork norentzat?.

Esan dugu legea gizartearen arduradunek egina dela.

Baina, nor da arduradun hau?.

Norentzat egiten dira arauak?.

Badirudi hau erabat neutrala dela eta maila guztietako gizonen onerako egiten dituela arauak.

Bidezkoa izango litzateke zuzenbidea gizarte osoaren ardurapean egotea eta, egitura politiko ireki batzuren bidez, gizartearen gorputz sozialari Justizi Auzitegietarako sarbidea erraztea (juratuak, Herriaren defendatzailea).

Baina jendetzaren ugaritzeagatik eta burokraziaren indartzeagatik, bururatzea ere zaila gertatzen zaigu garai bateko herri-biltzarreen bideak urratzea.

Herriaren interesak eta agintedunenak ez dira bat etortzen askotan.

Horregatik, beharrezkoa da zuzenbidea burokratismo hutsetik salbatzea, bestela aintzinako aldrebeskerietan eroriko bait gara, berriz ere (esklabutza: eskubide naturala).

Legeriak praktikoa eta zehatza izan behar du eta herriaren historia, ohitura eta kulturaren ezaguera sakon batean oinarritu behar du.